Puritito Erdi

Juan Manuel Martínez, “Erdi”

Juan Manuel Martínez, Juanma, Erdi gaitzizenez ezaguna, ume-umetatik burdina artean hazi zen.

Hiru errementari belaunaldiren ondorengoa da. Aittitta herriko errementaria zen han, Cuencan, eta burdin lanean zuen trebetasuna seme gazteenari ederki transmititu zion. Hura Gaztelako lurretan hasi zen burdina lantzen. Maitasunak eta lanak euskal lurretara ekarri zuten, eta denboraren poderioz, aitak berarekin egindakoa egin zuen, bi semeei transmititu metal noble horren erabilera. Horietako bat zen Erdi.

Erdi oso gazte hasi zen lanean eta, denborarekin, bere esperientzia bistakoa egin zen. 30 urte baino gehio errementari izan ondoren, eta familiako negozioaz kanpo bere kezka artistikoak garatzen jardun ostean, gaur urrats bat aurrera egitea erabaki du eta proiektu hau sortzea, lan esperientzia osoa eta kezka artistiko eta emozional guztiak horretan jarriz

Burdinazko lanak, eskailerak, eskulturak, ateak, ispiluak, etab