Eskulturak eta dekorazioa

Barnealdeko dekoraziorako osagarriak

Puritito Erdi-n zure etxeko dekoraziorako behar dituzun osagarri guztiak aurkituko dituzu: diseinu propioarekin, neurrira egindako lanekin, oinarri modura burdina, altzairu herdoilgaitza eta aluminioa erabilita, eta kasu batzuetan egurra eta beira gehituta.

Barnealdeko osagarrien arloan, produktuen eskaintza amaigabea da; ez dago mugarik ez formetan, ez osaketan, ezta erabileran ere, izan ere, artisauaren beraren ideiez gain, bezeroak emandako ideietan oinarrituta lan egiteko aukera ere eskaintzen da.

Barnealdeko dekoraziorako osagarrien atalean aurkituko dituzu: ispiluak, apalategiak, mahaiak, aulkiak, bainugelako altzariak, ateetako heldulekuak, egongelako altzariak, mota guztietako eskailerak, botilategiak, ohe-buruak, bainu eta sukaldeko gainazalak, argazki-markoak eta zuk nahi duzun edozein osagarri, zuk nahi duzun moduan.

Diseinuzko sukaldeko egitura metalikoa, Purititok egina

Eskulturak

Marra baten espresibitatea bilatu eta burdinaz bolumenera eramatea, hutsean jolastea edo espazioa betetzea. Niri proposamen guztiak balio didate.

Nire lagun Baluarekin batera ikasi dut irudikatzen eta transmititzen, eta lan egiten jarraituko dut esparru honetan, berarekin batera ibilbidea egiten jarraituz.

Eskulturak eta dekorazioa - Puritito Erdi